XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erizpide orokor bezela, ONUk eta orain, ia mundu guztiak, demokraziaren hautaketa egin du.

Bestalde, munduko %90 Estatu plurinazionalak direnez eta esperientziak erakusten digunez, herriek euren antolaketarako burujabetza osoa eskuratzen ez badute, Estatuen zapalketapean eta etnizidio arrisku handian gelditzen bait dira, beharrezkoa da Giza Eskubideen Hitzarmenetan egindako aitorpenari lehentasuna ematea.

Areago, ez dago demokraziarik herri batentzat derrigorrezko Estatu baten mende egon behar baldin badu.

Hala ere subiranotasun edo burujabetzaren kontzeptua krisian egonik, herrien antolaketako burujabetzaz hitzegitea hobea dela iruditzen zait.

Euskal Herriari buruz, hona hemen datu garrantzitsu batzu.

Nafarroan ez da inmigraziorik gertatu.

Hegoaldeko beste hiru probintzietan, 1950-1960 bitartean 150.000 etorkin izan ziren.

1960-1970 bitartean 250.000 izan ziren, 1970-1980 bitartean, 40.000.

Azken hauteskundeetan, bozka emaileetatik ia %40 Euskal Herritik kanpo jaioak ziren.

Baiona, Miarritze eta Angelun %20 kanpoan, gehienak Akitanian, jaioak dira.

Zuberoan 17.000 biztanle bizi dira. Baxenafarroan, 30.000 biztanle.

Estatu Modernoak Errenazimenduan jaio zirela konbentzionalki onartzen da.

Europan konfederakunde eta nazio elkarte berriak sortzear gauden une honetan, pentsatzekoa da Espainia bezelako Estatu Moderno zaharrak (!) zenbateraino ez ote diren hiltzera .

Gure egunetan, beraz, independentzi kontzeptuaren edukia aldatzen ari da.

Hobe litzateke, berriro, herrien antolaketaren burujabetzaz hitzegitea.

Gauzak horrela, erreferendumen bat egin beharko balitz, euskaldunoi lehenengo ipini beharko litzaizkiguketen bi galdera, hauexek lirateke: 1. Nola nahi duzu Euskal Herria Europako elkartera joatea: Euskal Herri osoa bat eginik (Dinamarka, Italia, Portugal, Gaztelerria, etb. bezela) ala zatikaturik?.

2. Nola nahi duzu Euskal Herria Europako elkartera joatea: Gure buruaren jabe (lehen aipatutako herri horien antzo) ala Gaztelerriaren eta Frantziaren mende?.

Galdera horiek egin eta gero eta emaitzen arabera egin beharko lirateke beste galdera guztiak. Urkola.

BIBLIOGRAFIA BARTH F. (1976), , Mexiko. CHATELET F, DUHAMEL O., PISIER-KOUCHNER E. (1987), , Madrid. HERAUD G. (1986), , Bilbao.

HUIZI P. (1984), Psikologia, Donostia. MEAD H. (1972), , Buenos Aires. OBIETA J. (1985), , Madrid.